XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SEIGARRENA.- 1989ko urriaren 31 aurretik Dirulaguntzen Udal adjudikatariek, ondorengoa aurkeztu beharko dute: a. Egiaztagiria zeinetan dirulaguntzen kopurua jasoko den, hala bada, Korporazio hontako beste Sailetan edo Erakunde desberdinetan, helburu berarekin eta bere zenbatekoa adieraziz, eman edo eskatu direnak.

b. Birregokitze proiektu teknikoa edo/eta dagokion salerosketa kontratuaren onarpen Erabaki Gorporatiboaren egiaztagiria, baita erosi nahi den finkaren kokaleku-oinplanoa, kasu bakoitzean.

ZAZPIGARRENA.@- Emandako dirulaguntzaren ordainketa, aurretiko beharrezko erapide kontableak eta Zerbitzuaren txosten baikorrez, aurreko baldintzak behin bete eta gero egingo da.

ZORTZIGARRENA. - Dirulaguntzaren xede diren ekintzen jarraipena Hirigintz Kudeaketa eta Diziplina Zerbitzuak egingo du zeinek dagozkien proiektuetan edo Arabako Foru Aldundiak baimendutako eta subentzionatutako erabakietan aurkitzen diren aurreikusiei egokitu daitezen zainduko duen.

BEDERATZIGARRENA. - Baldin lanak hasi ez edo 1989ko abenduaren bata baino lehen kontratuak emango ez balira edo lanak hilabete baino gehiago geldirik egongo balira, izendatutako kopuruen itzulera egingo da, indar handiagoko arrazoia edo onuradunari leporatu ezin leioken arrazoia salbu.

Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatu T.A.k., Hirigintz Kudeaketa eta Diziplina Zerbitzuaren proposamena ikusirik, horretarako egokiena dena eta batez ere ordainketa-agindua erabakiko du.

Vitoria-Gasteiz, 1989ko ekainaren 27. Diputatu Nagusia, FERNANDO BUESA BLANCO. - Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatua, ALVARO AMANN RABANERA.